XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jatorra da euskaraz esbelto, espigado esateko.

Baina ez dakit hemen egoki erabilita dagoen.

51-52. orrialdetan akuilagarria erabiltzen du, bultzatzailea edo horrelako zerbait esateko.

Inposatu mekanismoak 54. orrialdean agertzen da.

Beste zerbait egokiago litzatekelakoan nago.

45. orrialdean Roulet (1978) aipatzen du, baina bibliografian ez dago ezer fetxa horrekin.

Inprimategi hutsen batzuk ere joan dira.

33. orrialdean irauko dago eta 53.nean baten komunikaziorako bereiztuta behar du.

Bukaeran aipatzen duen bibliografia interesgarria da.

Behar bada hitz tekniko xamarrak diranekin bukaeran hiztegitxo bat egitea komeniko litzateke.

Bestalde, itzulpena beharrezko du euskarak, hizkuntza txiki, baina normal baten bidea hartzeko.

Eta honelako lanak lagungarri dira.

J.Mª. Etxebarria